Bloke-katea (blockchain)

Zer da

adierazpide digitala izan dezakeen edozein elementu baliodun birtualki erregistratzea ahalbideratzen duen teknologia: jaiotza-ziurtagiriak, jabetza-tituluak, botoak, finantza-kontuak, produktuen datuak, formulak, kontratuak eta abar. Hori guztia aukera tradizionalekin baino modu azkarrago, seguruago eta gardenago batean. Datu-base banatu eta zifratu bat da, erabiltzaileek transakzioak balioztatzen dituzten kontu-liburu handi bat; nodoetan banatutako informazio-erregistro izugarri bat, eragiketen balioztatzerako bitartekari zentralizaturik behar ez duena. Haren erabilera ezagunena txanpon digitalak dira, teknologia hau ezagutarazi zuen Bitcoin delakoa, kasu.

Zertarako balio du

  • Balio-katearen eta hornidura-katearen trazabilitatea: fabrikazio- eta mihiztatze-prozesuari buruzko informazio zehatza eskaintzen du, eta, horri esker, piezak fabrikatu eta mihiztatu ondoren, hauen egoeraren berri jakin daiteke: nola ari diren lanean, zer tenperatura edo presio jasan duten, etab., beti ere, informazioaren benetakotasuna bermatuz, datuak ezin baitira aldatu edo ezabatu.
  • Gauzen Internet (IoT) industriala: makinen arteko interrelazioa bultzatzen du; informazioa hainbat lekutan biltegiratzen du, galera-arriskua minimizatuz; datuak biltzeko sistema segurua da, autentifikazio-sistema sendoak dituena.
  • Fabrikazio adimenduna (Smart Factory): fabriken edo makinen arteko lankidetza bultzatzen du; logistika eta ordainketak koordinatzen ditu; ekoizpen-kostuak murrizten ditu; produkzio-serie laburrak egitea eta pertsonalizatzea ahalbidetzen du.

Erabilgarria den sektoreen adibideak

  • Banka: nazioarteko bidalketa eta entrega-prozesuetan erraztu eta bizkortu, kostuak eta arriskuak murriztuz; maileguen deszentralizazioa eta automatizazioa.
  • Aseguruak: ordainketen eta prima-kobrantzen kudeaketa eraginkorragoa; eragiketa-kostuen murrizketa prozesu guztiak arinduz; iruzurren detekzioa hobetzea.
  • Telekomunikazioak: egiaztapenari eta segurtasunari loturiko abantailak.
  • Manufaktura-industria: produktu baten etapa bakoitzaren trazabilitate osotua eta segurua, produkziorako lehengaiak eskuratzen direnetik, produktua erabiltzaileei banatu eta saltzen zaieneraino.
  • Medikuntza, osasungintza, eta farmazia: sendagaien trazabilitatea; aizuntze eta faltsifikazioen identifikazioa arina; historia medikoen, tratamenduen eta identifikazioen berehalako eta baimenduriko eskuratzea, mediku, paziente eta ikertzaileen onurara.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=BRP7ibfZodg&feature=emb_logo

(iturria: podcast Industria 4.0)