Generoaren glosarioa

Zer desberdintasun dago genero eta sexuaren artean?

  • SEXUA: Sexuaz ari garenean, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun biologikoak (anatomikoak eta fisiologikoak) aipatzen ditugu. Unibertsalak dira, eta bat datoz denbora eta kultura guztietan.
  • GENEROA: Generoa desberdintasun biologikoetatik abiatuta gizartea egiten duen eraikuntza kulturala da. Eraikuntza horren bidez, gaitasun, rol sozial eta jarrera bereiziak atxikitzen zaizkie kulturalki eta sozialki emakumeei eta gizonei, sexuaren arabera.

Genero ikuspegia

Ikuspegi horri esker, planifikatzen den edozein ekintzak emakumeengan eta gizonengan zer eragin duen ikus daiteke, eta emakumeen eta gizonen kezkak eta esperientziak politikak eta programak egiteko, abian jartzeko, kontrolatzeko eta ebaluatzeko lanen parte integrala izan daitezen lor daiteke.

Tratu-berdintasuna

Pertsonen sexuan oinarritutako diskriminaziorik eza (zuzenekoa edo zeharkakoa):

  • Zuzeneko bereizkeria: pertsona bati beste bati baino tratu txarragoa ematen zaionean egoera berean, sexua edo horri lotutako inguruabarrak direla eta, justifikazio objektibo eta arrazoizkorik egon gabe.
  • Zeharkako diskriminazioa: itxuraz neutroa den xedapen, irizpide edo praktika batek sexu bateko kideei kalte handiagoa egiten dienean, salbu eta hori egokia eta beharrezkoa denean, eta sexuarekin zerikusirik ez duten irizpide objektiboekin justifikatzen denean.

Berdintasun eraginkorra

Baliokidetasun-erlazioa, hau da, pertsonek (gizonek eta emakumeek) balio bera dute eta, horregatik, berdinak dira arauetan aitor daitezkeen neurri politiko eta ekintza sozial eta ekonomikoen aurrean, boterea eta baliabide eta onura ekonomiko eta sozialak kontrolatzea eta eskuratzea barne.

Oraindik ere beharrezkoa da kultura, ekonomia, politika eta gizarte mailan berdintasun eraginkorra eragozten duten mugak eta oztopoak aldatzea.

Generoaren araberako eragina

Proiektu, arau, esku-hartze, kontratu eta abarrek emakumeengan, gizonengan eta/edo berdintasunean dituzten ondorioak.

Generoaren ikuspegia sistematikoki sartzea - Genero-Mainstreaminga:

Emakumeen eta gizonen egoera, baldintza, jomuga eta beharrizan ezberdinak modu sistematikoan aintzat hartzea, eta, horretarako, politika eta ekintza guztietan, maila guztietan, eta horien plangintza-, egikaritze- eta ebaluazio-fase guztietan, ezberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko xedea duten helburu eta jarduera zehatzak txertatzea. (4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa).

Hizkuntza sexista

Hizkuntza erabiltzen da, eta bertan emakumea ezkutatu, gutxietsi eta baztertu egiten da.

Generoaren egokitasuna

Genero-dimentsioa kontuan hartzea garrantzitsua da egoera horretan egoteak edo ez egoteak eragin desberdinak dituelako emakumeen eta gizonen errealitatean.

Bereizketa lan-merkatuan

Emakumeen eta gizonen kontzentrazioa jarduera- eta enplegu-mota eta -maila desberdinetan, non emakumeak gizonak baino okupazio-gama estuagoan (bereizketa horizontala) eta beheragoko lanpostuetan (bereizketa bertikala) dauden.