Julen Elgeta, HETEL, Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen elkartearen elehendakaria
Leire Belar, Hetel-eko komunikazio arduraduna
HETELen kasuan, zuen ezagutzatik eta esperientziatik,
1. Zer baliabide jartzen duzue martxan eta zertan dautza?
Hainbat baliabide ditugu abian, ikasle neskak ikasketa zientifiko-teknikoetara edo STEAM espektrokoetara bidera daitezen sustatzeko. Horiek guztiak HETELek bultzatzen duen etengabeko hausnarketaren emaitza dira, Euskadiko Lanbide Heziketan planteatzen den erronka horri heltzeko.
Baliabideetako bat #AitzindariakLH/#PionerasFP da, 2019an garatu genuena BBK eta Euskaltelen fundazioen laguntzarekin. Batxilergoko ikasleei egin nahi zituzten ikasketei buruz galdetzean sortu zen ideia, eta ikasle neska gehienek medikuntza, auzitegi-zientzia… aukeratzen zituzten; baina beste adar batzuk (diseinu eta fabrikazio mekanikoa, mekatronikoa, etab.) aukeratzeko konbentzitu nahi izan genuenean, konturatu ginen ez zekitela zertaz ari ginen, ez zekiten zertan datzan matrizegintza bezalako lanbideak; eta horrek zaildu egiten du erabakiak hartzea. Orduan pentsatu genuen interesgarria izango litzatekeela horrelako lanpostuak betetzen ari ziren gure ikastetxeetako ikasle neska ohiek ezagutzera ematea, gai positiboei lotuz (tailer baten irudi estereotipatuarekin alderatuta: zikina, desatsegina). Aldi berean, tresna interesgarria iruditzen zitzaigun orientazioko langileak sentsibilizatzeko; izan ere, Euskadiko lan-merkatuan zer lanpostu eskatzen diren ez dakite.
Horrela, hainbat material egin dugu:
- Hainbat bideo, non beren lanbidea industriaren esparruan garatzen duten gure ikastetxeetako ikasle neska ohiek beren lanpostua azaltzen baitute, eta zergatik erabaki zuten horrelako ikasketak egitea.
- Ikastetxeetan ikasleekin lantzeko unitate didaktikoa
- Kartelak
- Egutegiak
Material horiek Euskadiko ikastetxeen, Berritzeguneen, orientazio-langileen elkarteen eta enpresa-elkarteen eskura jarri dira.
2020an garatzen ari garen beste baliabide bat #FPgertutik da, kasu honetan BBK Fundazioaren laguntzarekin. #AitzindariakLH kanpaina erreferentziatzat hartuta, antzeko gidoia duten bideoak egiten ditugu, eta, kasu honetan, STEAM zikloak ikasten dituzten gure ikastetxeetako ikasle neskek azaltzen dute zer diren ikasketa horiek eta zertarako balio duten. Zoritxarrez, bideoen grabazioa gelditu egin da Covid-19k piztutako pandemiaren ondorioz.
Bi kasuetan kontuan hartu da emakumeek gizarte-ikasketak aukeratzeko duten joera, eta industria-zikloek gizartean ere eragina dutelako mezua zabaldu nahi izan da; adibidez, fabrikazio aurreratuan funtsezkoak diren piezak sor daitezke, hala nola arnasgailuen osagaiak, makineria kirurgikoa eta abar.
Era berean, aukera horiek sustatu nahi izan dira hizkuntza hurbilago eta ez hain tekniko bat erabiliz, web-orri ofizialen estilotik aldenduz; modu ulergarrian azaldu nahi izan da zein diren ikasketa horien edukiak eta zertarako balio duten.
Azken batean, gure ikasleei jakinarazten saiatzen gara erabakiak ez direla bizitza osorako, baina beren aukeren berri eman behar diegu modu didaktiko eta hurbilean, etorkizunean beren ibilbide akademiko-profesionalari buruzko erabaki onak hartzen jarrai dezaten.
2. Nola txertatzen da genero-ikuspegia baliabide horietan?
Emakunderi bideoak aurkeztu genizkionean, gertatu zen ez zirela genero-ikuspegitik egin, eta, beraz, HETELen komunikazio-taldeak berea gain hartu eta egokitu egin zituen, ikuspegi hori kontuan hartuta; gutxien beteta zeuden eta lan-merkatuan eskari handiena zuten lanbideak hautatu ziren, eta gidoiak berregin ziren.
3. Zein da baliabide horien eragina: ikastetxeetako orientazio-zerbitzuen erabileran, inplikatutako ikasleengan…?
Baditugu Googleren tresnek bideoen bistaratze-kopuruari eta abarri buruz eskaintzen dizkiguten datuak, baina materiala Euskadiko ikastetxeetara ere bidali zen (ikastolak, kristau-eskola, sare publikoko ikastetxeak), eta lehiaketa bat abiarazi zen ikasleen artean, bi minutuko bideo bat egin zezaten, materiala zer iruditu zitzaien kontatuz; 30 bideo jaso ziren, eta saria Ordiziako ikastetxe batentzat izan zen.
Bestalde, zentro batzuek berariaz eskatu digute materiala, gure iragarkia egin zuen agentziak gizarte-publizitatearen sari bat jaso zuen, Valentziako Industria Enpresen Federaziotik materialak eskatu zizkiguten, etab. Horrek guztiak gure kanpainek izan duten eraginaren ideia bat eman dezake.
4. Ezagutzen dituzun beste zein baliabide daude, aplikatzen ari direnak edo interesgarriak izan daitezkeenak ikasleak 4.0/Steam ikasketetara bideratzeko, batez ere emakumeen kasuan?
HETELetik etengabe lan egiten dugu arlo horretan, eta hainbat proposamen egiten ditugu:
- Une honetan, ikasketak ekainean amaitu dituzten gure ikasleei galdetzen ari gara gaur egun zer egoeratan dauden. Horrela, Gabonetan jakingo dugu zer lan-egoeratan eta/edo egoera akademikoan dauden; jakingo dugu zertan matrikulatu diren azken promozioko neskak. Prentsaurrekoa emango dugu egoerak hobera edo okerrera egin duen baloratzeko. Euskadiko LHko 26 ikastetxe ordezkatzen ditugu, eta, beraz, datuen irismena oso esanguratsua da (matrikulatutako nesken kopurua familiaka, lan-egoeraren abera, lurraldeka); gainera, datu horiek kudeatzeko aplikazio bat dugu, mapak konfiguratzeko aukera ematen diguna.
- Bi urtean behin HETELek sari bat ematen du, eta 2020. urterako emakumeak eta industria-sektorea izan da aukeratu den gaiak; hiru emakume aukeratu genituen saria emateko, baina Covid-19k bertan behera utzi du saria, baina laster berreskuratuko dugu.
- https://www.descubrelafp.org/influencers/ Bankia eta A3Media Fundazioaren proiektu bat da.
- Azkenik, familiei orientazioa emateko ekimen bat lantzen ari gara, gazteek beren ikasketa eta lan etorkizunari buruz hartzen dituzten erabakietan laguntzeko.
.