Nerea Burutaran, Pertsonen Arduraduna Ikerlanen
Zure kasuan, profil zientifiko-teknikoak dituzten emakumeak bilatzen duzun esperientziatik abiatuta, zuen hautaketa-prozesuetan txertatzeko,
1. Zer zailtasun aurkitu dituzue?
Talentua erakartzean, kosta egiten zaigu gure eskakizunetara egokitzen diren profilak aurkitzea, baina are gehiago kostatzen zaigu profil egokituak aurkitzea eta emakumeak izatea. Gaur egun, batez ere gizonek osatzen dute gure plantilla ( % 72); emakumeak, aldiz, plantillaren % 28 dira. Baina datu horri buelta ematea edo berdintzea zaila da; izan ere, azken urteetan, gizonekin eta emakumeekin egiten ari garen elkarrizketen ehunekoa zenbaki horietan mantentzen da, ondorengo taulan ikus daitekeen bezala:
Urtea | Elkarrizketa guztiak | Gizonak % | Emakumeak % |
2020 | 81 | % 78 | % 22 |
2019 | 136 | % 83 | % 17 |
2018 | 166 | % 76 | % 24 |
Azken hiru urteetako kontratazioei begiratzen badiegu, gehiago gertatzen zaigu gauza bera edo are gutxiago:
Urteas | Elkarrizketa guztiak | Gizonak % | Emakumeak % |
2020 | 33 | % 85 | % 15 |
2019 | 47 | % 80 | % 19 |
2018 | 166 | % 65 | % 35 |
Datuen arabera, Ikerlaneko gizonen eta emakumeen ehunekoak horrelakoak dira, eskatzen ditugun ezagutzak dituzten emakume nahikorik ez dagoelako, ez baitira elkarrizketen fasera pasatzen. Beraz, gure ustez, “arazoa” oinarrian dago.
2. Zer ahulgune edo hobekuntza-eremu ikusten dituzu hezkuntza-sistemako lanbide orientazioko zerbitzuetan? Nola indartu litezke gazteek (baina bereziki neskek) aukera dezaten edo, gutxienez, arlo horretan ikasketak egiteko asmoa izan dezaten?
Litekeena da gazteenen hezkuntza-etapan emakumezko eta gizonezko langileen 4.0 erreferentziarik ez izatea. Ez dakite zein den informatika-ingeniari baten, ingeniari elektroniko baten eta abarren egunerokoa, STEM eremu horietan trebatu nahi izateko interesa pizteko.
3. Zer ekimen jarri dituzue abian profil hori duten emakumeak erakartzeko?
Emakume gehiago erakartzeko ekimenak martxan jarri nahi izatearen kezka eta interesa dagoen arren, oraindik ez dugu urratsik egin ekimen bat planteatu eta martxan jartzeko.
Ikerlanek 10 urte daramatzagu Arizmendi Ikastolarekin elkarlanean, First Lego League-ko taldearentzat laguntza teknikoa eta ekonomikoa emanez. Lehiaketa hori 10 eta 16 urte bitarteko gazteen artean STEAM-ak sustatzeko sortu zen.
Gainera, Mondragon First Lego League lehiaketa honen bultzatzailea izan da Ikerlan, eta Euskadiko final autonomikoetako bat sortu du, ikastola gehiago erakartzeko eta sustatzeko.
4. Zein beste ekimen ezagutzen dituzu, edo interesgarritzat jotzen duzu, bokazio zientifiko teknikoak sustatzeko, bereziki emakumeen artean?
Badakigu hori sustatzeko emakume ikertzaileen txostenak daudela, baina ez dakigu zer eragin duten eta ekimen gehiago dauden.