Oinarrizko glosarioa 4.0

Helburua da makinei ikasten laguntzen dieten teknikak eta metodoak garatzea, gizakion ahalmen nagusietako baten simulazioa eginez. Machine Learningek konputazioko eta adimen artifizialeko teknikak erabiltzen ditu batez ere. Datu- kopuru handi bat aztertuta, makinak iragar dezake zer gertatu behar duen: datuetatik ikasi eta, azkenik, iragarpenak egiteko ahalmena du. Denboraren poderioz eta ikasi ahala, makinen iragarpenak geroz eta hobeak izango dira.

Euskadik fabrikazio aurreratuaren gainean daukan estrategia ezagutarazteko erabili den izenetako bat da. Fabrikazio aurreratua da, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren 2020ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako RIS3 espezializazio adimentsuaren estrategian lehentasuna duen hiru gaietako bat.

Datu asko modu adimentsuan aztertu, administratu eta manipulatzen ditu azalpen-, aurreikuspen- eta optimizazio- ereduen bidez. Helburua erabaki onak eta eraginkorrak hartzea da. Industria-datuen ustiapena da erabilgarri dauden baliabide guztiak hobeto kudeatzeko modua.

Bloke-katearen edo blockchain teknologia nazioarte-mailako garrantzia hartzen ari da, eta XXI. mendeko berrikuntzarik disruptiboena dela esan daiteke. Ulertzeko zaila izan arren, teknologia horrek gaur egun transakzioak egiteko daukagun modua eraldatu du. Teknologia horren lehenengo aplikazioa “Bitcoin” kriptodiru ezagunaren sorrera izan zen, baina teknologia horren aplikazioak finantza arloan nahiz beste arlo batzuetan egin daitezke. Bloke-katearen teknologiari esker, birtualki erregistra daiteke adierazpide digitala izan dezakeen edozein elementu baliodun: jaiotza-ziurtagiriak, jabetza- tituluak, botoak, finantza-kontuak, produktuen datuak, formulak, kontratuak eta abar. Hori guztia aukera tradizionalekin baino modu azkarrago, seguruago eta gardenago batean.

Eusko Jaurlaritzak sortu eta abian jarritako zentroa da. Arabako Parke Teknologikoan dauka egoitza.  Helburuak  honako hauek dira: euskal enpresen zibersegurtasuna sustatzea, informazioaren eta komunikazioen teknologia berrien aplikazioan Euskadi Europa mailako erreferente bihurtzea eta, gerta daitezkeen mehatxu edo/eta erasoen aurrean, azpiegitura kritikoei eta euskal enpresei estaldura eraginkor eta fidagarria ematea.

Eremu digitalizatu batean, gero eta garrantzitsuagoa da enpresarentzat esanguratsua den edozein informazio babestea, hau da, zibersegurtasuna. Zibersegurtasunaz ari garenean, bada, zera esan nahi dugu: enpresa bat edozein erasotatik edo datu-galeratatik babesten duten teknologien eta zerbitzuen multzoa.

Adimendun bihurtzea zera da: produktu fisiko edo prozesu bati adimen edo prestazio handiagoak ematea, datuak prozesatzeko eta inguruarekiko interakziorako gaitasun handiagoa izateko, bai Internet bidez, baita beste gailu batzuen bidez ere.

Hodeia baliabide konputazionalak partekatzeko plataforma bat da, hala nola zerbitzariak, biltegiratze-sistemak eta aplikazioak. Beharrizana sortzen den neurrian erabiltzen dira, eta sarbidea interneterako konexioa duen edozein gailu mugikor edo finkotatik eskura daiteke. Industriak azpiegitura hori balia dezake edozein arlo eta prozesutan.

Ekonomiaren konplexutasuna eta espezializazioa enpresak bezeroekin, azpikontratistekin, hornitzaileekin eta berrikuntza- sistemako erakunde garrantzitsuekin daukan harreman-sarean datza. Sare horrek zuloak izan ditzake deslokalizazioaren, garapen teknologiko azkarraren edota beste faktore batzuen ondorioz; beraz, enfoke sistemikoak bermatu behar du ekosistemak osoak izan daitezela eta ez dezatela oztopatu enpresen hazkunde eta garapena.

Gidaritza-taldeak bere gain hartu du Fabrikazio Aurreratuaren Euskal Estrategia ezartzeko lana. Basque Industry4.0 Estrategia zabaltzeko, Euskadik  kolaborazio  publiko  eta  pribatuak lortu ditu, euskal industriaren sarea eraldatzeko ekimenak diseinatzen, garatzen eta ezartzen ari diren eragile ugarirekin: administrazio publikoak, kluster erakundeak, eragile zientifiko eta teknologikoak eta banakako eragileak.

Europako Batzordeak erabilitako terminoa da, eta honi egiten dio erreferentzia: herrialde eta eskualdeek berrikuntza- gaitasuna sendotzeko xedez egiten duten funts publikoen erabilera eraginkor eta sinergikoa. Horretarako, giza baliabideak eta finantza-baliabideak lehia globaleko arlo gutxi batzuetan fokalizatzen dira, hazkunde ekonomikoa eta oparotasuna sustatuz.

Gorputz solido bat fabrikatzea material baten geruza finak, normalean hauts moduan, bata bestearen gainean jarriz, lortu nahi dugun forma lortu arte. Industria-munduan asko erabiltzen da, eta fabrikazio-sistema eta fabrikazio-prozesuetan benetako iraultza ekarri du.

Manufakturazio aurreratua izendatzeko moduetako bat da, Alemanian arlo horretan abiatutako ekimen aitzindaria dela eta. Oinarri dituen teknologiek laugarren industria-iraultza bat osatzen dute; hau da, manufakturazioan eta logistikan sistema ziberfisikoak integratzea eta industria-prozesuetan internet erabiltzea. Iraultza horren aurretik beste batzuk egonak dira; lehena ur- eta lurrun-energian oinarritua; bigarrena lanaren banaketa eta masa-produkzioa bideratu zuen energia elektrikoarena; eta, hirugarrena, informazioaren teknologiei eta industria-prozesuen automatizazioari lotutakoa.

Jatorria Alemanian duen 4.0 Industria baino izendapen zerbait orokorragoa da, eta munduan zabalduta dago Estatu Batuetako gobernuak formulatu zuenetik. Eraldaketa digitalean inplikatutako 4.0 Industriaren teknologiez gain (fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, sistema ziberfisikoak, errealitate areagotua, hodei-informatika, datu handiak, ikusmen artifiziala-errealitate artifiziala eta zibersegurtasuna), definizio amerikarrak barnean hartzen ditu biozientziak eta nanoteknologiak bideratutako gaitasunak eta abangoardiako materialak.

Edozein elementu edo objekturen inguruko informazio fisikoari denbora errealean informazio birtuala gehituz, efektu misto bat lortzen da, eta, hala, handitu egiten da elementu edo objektu horren inguruan daukagun pertzepzioa.

Errealitate birtualak aukera ematen dio erabiltzaileari itxura erreala duen baina ordenagailuz sortuta dagoen eremu batean erabat sartzeko.

Laborategiz, ekipamenduz, softwarez eta fabrikazio aurreratuaren arloko gaitasun zientifiko-teknologiko berritzaile eta bikainez osatutako multzoa. Enpresek aukera izango dute produktu edo prozesuak ezagutu, probatu eta garatzeko, baita bestelako proiektu batzuk gauzatzeko ere (I+G, eskalatzea, saiakuntza, prestakuntza eta erakusketa); hori guztia 4.0 Industriara bideratuta egongo da.

I+G azpiegiturek, lantegi pilotuek eta fabrikazio aurreratuaren hainbat arlotan espezializatutako ezagutza teknikoek osatutako sare bat da. Digitalki lotuta dago, eta I+G zentroen, lanbide-heziketako zentroen eta unibertsitateen jabetzakoa da. Euskadiko erakunde publikoen babesa jaso du. I+G proiektuen garapenerako, industria-proiektuen eskalatzea egiteko, abangoardiako teknologien erakusketarako eta start up delakoen gaikuntza eta azeleraziorako erabiltzen da.

Honela izendatu du Europak Berrikuntza arloko Europar Estrategia: Research and Innovation Strategy for Smart Specialisation, hau da, Espezializazio Adimentsurako Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia. Estrategia horren bidez, hau lortu nahi da: herrialde edo herrialde bakoitza potentzialik handiena duen arloetan espezializatzea, bere ahalegin eta baliabideak horretara bideratuta.

Robot industrialak ez dira, aurrerantzean, eremu itxietan eta bata bestearengandik isolatuta egongo; langileekin batera egongo dira, eta haiekin batera egingo dute lana. Robot arin eta eramangarrien belaunaldi berri bat izango da, eta “fabrika adimenduna” izenekoa osatuko dute.

Aktiboen erabiltzaile eta hornitzaileen arteko harremanak ulertzeko modu berri bat da: zerbitzu ematea du oinarri, eta ez hainbeste ondasun fisikoak ematea bera. Harreman horiek berekin dakarte inplikatutako aldeen elkartea eta kooperazioa, eta hornitutako aktiboen arrisku eta onurak partekatzea. Aktiboen erabiltzaile eta hornitzaileen arteko finantza- harremanak arautzen dituzten ordainketa- eta kobrantza- ereduak ulertzeko modu berri bat ere bada (esaterako, erabileragatik ordaintzea, hornitzaile batek erabiltzaile baten esku jartzen duen gaitasunaren arabera edo emaitzetan oinarritutako kontratuen arabera).

Teknologia informatikoak, elektronikoak eta komunikazio- arlokoak edozein motatako gailuetan ezarriz gero, “adimendun” bihurtzen dira gailu horiek eta, beraz, eraginkorragoak. Sistema ziberfisikoak txertatuta daude gure garraio-sistemetan, automobiletan, fabriketan, industria-prozesuetan, ospitaleetan, bulegoetan, etxeetan, hirietan eta gailu pertsonaletan, eta elkarren artean lotutako elementuen belaunaldi berri bat osatzen dute.

Ikusmen artifizialaren bidez, ordenagailu bat gai da, ikasiz eta patroiak ezagutuz, irudi baten ezaugarriak atzemateko eta, programa informatiko batzuen laguntzaz, irudi horretatik informazioa ateratzeko, erabakiak hartzeari begira.