(3d inprimaketa)
Zer da
Gorputz solidoen fabrikazioa, material baten geruza finak (metalezko harizpiak, hari termoplastikoak, metal-hautsak, konpositeak, likidoak edo erretxinak) bata bestearen gainean jarriz eta elkarren artean medio desberdinen bitartez lotuz (beroa, argi-sortak, laserrak, soldadura, gehigarriak), garatu nahi den forma lortu arte
Zertarako balio du
Mota guztietako piezak egiteko aukera emateaz gain, orain arte prozesu tradizionalen bidez fabrikatzea ezinezkoa zen geometria oso konplexuak sortzea ahalbideratzen du. Materialen eta kostuen erabilera murrizten eta produkzio-prozesua bizkortzen laguntzen du; lan-fluxuak prototipatzen eta arintzen ere laguntzen du.
Erabilgarria den sektoreen adibideak
- Industria metalurgikoa: prototipatze azkarreko proiektuak; material plastikoko tresna batzuek baino errendimendu handiagoa duten tresnak; jada lortu ezin daitezkeen ordezko piezak; pieza-multzoak bateratu eta pieza bakar batean fabrikatzea; bezeroentzako pieza pertsonalizatuak sortzea, etab.
- Automozioa: Fabrikazio aditiboa tresnerietan, posizionagailuetan eta kontrol-tresnetan.
- Osasuna: bioinprimaketa; protesien, ortesien, edota inplanteen 3D garapena; arrisku-kirurgien programazioan pazientearen gorpua eskaneatuz lortutako silikonazko edo plastiko desberdinetako 3Dn inprimatutako organoak garatzea; paziente bakoitzarentzako material kirurgiko pertsonalizatua fabrikatzea.
- Garraioa: piezaren erresistentzia edo kalitatea oztopatu gabe, arintasun areagotzen duen optimizazio topologikoa
- Arkitektura: zehaztasun eta xehetasun gehiagoko ereduak eraikitzea.
- Aeronautika: gerorako muntaketarik gabeko eta fabrikazio tradizionaleko prozesuekin lortzen direnak baino askoz arinagoak diren pieza konplexuak ekoiztea.
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=o4iLxKOp2Rk&feature=emb_logo
(iturria: podcast Industria 4.0)
