Errealitate areagotua eta errealitate birtuala

Zer da

  • Errealitate areagotua: edozein elementu edo objekturi buruz dagoen informazio fisikoari informazio birtuala denbora errealean gehituz, elementu edo objektu horren pertzepzioa areagotzea ahalbideratzen duen efektu mistoa
  • Errealitate birtuala: erabiltzaileari, benetako itxura izan arren, ordenagailuz sortutako ingurune batean murgiltzeko aukera ematen dion efektua.

Zertarako balio du

4.0 industrietan makinen erabilera simulatzeko erabiltzen dira, baita fabrikazio-plantak erreplikatzeko edo urrutiko makina batzuk gainbegiratzeko ere.

Erabilgarria den sektoreen adibideak

  • Prestakuntza: ohiko bideo-jokoen teknologiak oinarritzat hartzen dituzten Serious games edo garapenak, beti ere, langileen gaitasunak hobetzea helburu izanik, industria adimendunean prestakuntza, entrenamendua eta simulazioa lortzera bideratuta daudenean.
  • Objektu, produktu edo zerbitzu bat birsortzea, bezeroek lekualdatu beharrik gabe nolakoa izango den jakin dezaten.
  • Urruneko arreta: bertan ez dagoen aditu batek, konponketa- edo mantentze-lanetan ari den langile baten lana gida dezake, biek aldi berean ikusten baitute makina.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=rjOSo_sTQbY&feature=emb_logo

(iturria: podcast Industria 4.0)