Zer da
(CLOUD COMPUTING). Softwarea, fitxategien biltegiratzea eta, oro har, Internet bidezko konexio, edota enpresen barne-zerbitzuen (tokiko zerbitzariak, intranet) bitartez, datuen prozesatzea urrutitik kudeatzea ahalbideratzen duen teknologia-multzoa; hainbat programa mota exekutatzea ahalbidetzen du, ordenagailu bakoitzean, propio, instalatzeko beharrik gabe.
Zertarako balio du
Bere erabilerak ondorengo abantailak eskaintzen ditu:
- Kostuen aurreztea: azpiegitura informatikoetan, horien mantentze-lanetan eta horien elikadura energetikoan inbertsioak egitea saihesten da. Gainera, une bakoitzean kontsumitutako funtzioei dagokien kostua baino ez du izango
- Sarbide librea: munduko edozein lekutatik, eguneko edozein ordutan eta sarera konektatutako edozein gailutatik, informazio guztia denbora errealean eskuragarri egiteko tokiko zerbitzuak
- Biltegiratzea eta segurtasuna: datu kopuru handiak biltegiratzea ahalbidetzen du, eta, horrez gain, segurtasuna, berreskuratzea eta informazioa zaintzea bermatzen du
- Etengabe eguneratzen ari den softwarea
Erabilgarria den sektoreen adibideak
Bere zeharkakotasunari esker, hodeiko konputazioa hainbat sektoretan aplika daiteke, beste teknologia batzuekin lankidetzan (big data)
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=pw4KJ8Z4Ook&feature=emb_logo
(iturria: podcast Industria 4.0)
