Zer da
Giza adimena edo makinek beren kabuz pentsatzeko eta arrazoitzeko duten gaitasuna emulatzeko balio duen teknologien multzoa (ikaskuntza automatikoa, sare neuronalak, ikaskuntza sakona…). Adimen artifiziala konplexutasunaren arabera mailaka daiteke.
Zertarako balio du
Hainbat aplikazio ditu, hala nola bezeroarentzako arreta-zerbitzu bati erantzutea, sare sozialetan txateatzea, laguntza eskaintzea, auto autonomo bat gidatzea, aurpegiak ezagutzea, argazkiak interpretatzea, edota burtsako akzioen prezioaren mugimendua aurreikustea, besteak beste.
Erabilgarria den sektoreen adibideak
- Domotika: termostato adimendunak, etxeko bazter guztietatik paseatzen diren xurgagailuak.
- Arkitektura: eraikin adimendunak.
- Bideo-jokoak: partida baten aritzeko era koherente eta errealistak.
- Automozioa: ibilgailu autonomoak.
- Garraioa: ibilgailuak automatikoki aparkatzeko sistemak, oztoporen bat hautematen denean balaztatzeko sistemak, gidatze autonomoko sistemak, 112 zenbakia zuzenean ohartarazi eta istripua izanez gero haien kokapena bidaltzen duten gailuak.
- Marketina eta salmentak: bezeroen portaera-ereduak hautematea eta haien erabakiak aurreikustea.
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=qvntOkgKsss&feature=emb_logo
(iturria: podcast Industria 4.0)
