Zer da
Funtzio errepikakorrak barneratzen dituzten, prozesu industrialak, aparatuak, gailuak edo makinak kontrolatzeko eta monitorizatzeko teknologien erabilera, hauek automatikoki gauzatu eta giza-eskuhartzea ahalik eta gehien murrizteko. Automatizazioa, fabrikazioari ez ezik, prozesuen eta zerbitzuen kudeaketari eta informazioaren kudeaketari ere aplikatzen zaie. Bi esparrutan aplika daiteke:
- OT: ohiko manufaktura-lanak egiten diren ingurune operatiboak.
- IT: It inguruneak, edo informazio-inguruneak, ordenagailuei eta softwareari estuki loturikoak.
Zertarako balio du
produktu baten ekoizpen-zikloaren denborak hobetzea ahalbidetzen du, denbora laburragoan, akats gutxiagorekin eta modu errepikakorrean gehiago ekoiztea ahalbidetuz, eta, aldi berean, partiden arteko, azken produktuaren kalitate-uniformetasuna bermatuz.
Erabilgarria den sektoreen adibideak
- Automozioa: automobilak muntatzeko eta mihiztatzeko kateak.
- Meatze-industria: esploratzeko eta hondeatzeko ibilgailu robotikoen garapena.
- Farmazia-industria: sendagaiak eta pilulak enblistatzeko prozesuak.
- Elikagaien industria: pakete amaituen garraiatzea eta biltegiratzea; edariak betetzeko sistemak; muskuiluak automatikoki irekitzeko aplikazio robotikoak; esnea jezteko sistemak; ontziak enbalatzeko eta zigilatzeko prozesuak; etab.
- Energia berriztagarriak: kontsumoak kontrolatzea eta kudeatzea; energia-beharrak hautematea.
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=Q-iuLa5BgqM&feature=emb_logo
(iturria: podcast Industria 4.0)
