Automatizazioa eta robotika industriala

Zer da

Funtzio errepikakorrak barneratzen dituzten, prozesu industrialak, aparatuak, gailuak edo makinak kontrolatzeko eta monitorizatzeko teknologien erabilera, hauek automatikoki gauzatu eta giza-eskuhartzea ahalik eta gehien murrizteko. Automatizazioa, fabrikazioari ez ezik, prozesuen eta zerbitzuen kudeaketari eta informazioaren kudeaketari ere aplikatzen zaie. Bi esparrutan aplika daiteke:

  • OT: ohiko manufaktura-lanak egiten diren ingurune operatiboak.
  • IT: It inguruneak, edo informazio-inguruneak, ordenagailuei eta softwareari estuki loturikoak.
  •  

Zertarako balio du

produktu baten ekoizpen-zikloaren denborak hobetzea ahalbidetzen du, denbora laburragoan, akats gutxiagorekin eta modu errepikakorrean gehiago ekoiztea ahalbidetuz, eta, aldi berean, partiden arteko, azken produktuaren kalitate-uniformetasuna bermatuz.

Erabilgarria den sektoreen adibideak

    • Automozioa: automobilak muntatzeko eta mihiztatzeko kateak.
    • Meatze-industria: esploratzeko eta hondeatzeko ibilgailu robotikoen garapena.
    • Farmazia-industria: sendagaiak eta pilulak enblistatzeko prozesuak.
    • Elikagaien industria: pakete amaituen garraiatzea eta biltegiratzea; edariak betetzeko sistemak; muskuiluak automatikoki irekitzeko aplikazio robotikoak; esnea jezteko sistemak; ontziak enbalatzeko eta zigilatzeko prozesuak; etab.
    • Energia berriztagarriak: kontsumoak kontrolatzea eta kudeatzea; energia-beharrak hautematea.

    Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=Q-iuLa5BgqM&feature=emb_logo

    (iturria: podcast Industria 4.0)