Ikasketa automatikoa (machine learning

Zer da

konputazioko eta adimen artifizialeko teknikak baliatuz, makinei ikasten laguntzen dieten teknika eta metodo sorten garapena da. Helburua, datu kopuru handien azterketa baliatuz, makinak gerta daitekeena aurreikustea, eta ikasi ahala, iragarpen gaitasun geroz eta hobea garatzea da.

Zertarako balio du

sailkatzea (objektuak klase bi edo gehiagotan bereiztea), erregresioa (aldagaien arteko loturak bilatzea) eta elkartzeak (ezaugarri bateragarriak dituzten objektuak batzea) barneratzen dituzten arazoei aurre egiteko.

Hauek dira erabilera ohikoenak:

  • Ereduak antzematea:
    • Objektuak benetako agertokietan
    • Aurpegi-adierazpen eta identitateak
    • Hizkuntza mintzatua
  • Extraer conocimientos:
    • Formatu libreko testu, audio eta bideoak
    • Posta elektronikoko spamaren hautematea
  • Descubrir anormalidades:
    • Akzioen eta kanbio-tasen etorkizuneko balioak
    • Zer film izango du gustuko pertsona batek?
  • Iragarpenak egitea:
    • Akzioen eta kanbio-tasen etorkizuneko balioak
    • Zer film izango du gustuko pertsona batek?

Erabilgarria den sektoreen adibideak

  • Fabrikazioa:
    Mantentze prediktiboa eta gainbegiratze baldintzatua.
  • Retail edo txikizkako merkataritza:
    Salmenta gehigarria eta bide-anitzeko marketina; erosketa-esperientziaren pertsonalizazioa, erosketa-historiaren azterketa baliatuz. 
  • Osasun zerbitzuak eta biologia zientziak:
    Gaixotasunen identifikazioa eta arriskuaren asebetetzea.
  • Bidaiak eta ostalaritza:
    Salneurrien berrikuspen dinamikoa.
  • Servicios financieros:
    Arriskuen analisia eta erregulazioa; iruzurraren prebentzioa; inbertsio-aukeren zehaztapena.
  • Energia:
    Energia eskariaren eta horniduraren hobekuntza; energia iturri berrien bilatzea; lurreko mineralen azterketa; findegietako sentsoreen akatsen iragarpena; petrolio banaketaren hobekuntza, merkeagoa eta eraginkorragoa izan dadin.
  • Garraioa:
    Ibilbide eraginkorragoak finkatzeko eta balizko arazoei aurrea hartzeko ereduen eta joeren iragarpena, errentagarritasuna handitzeko.