Gauzen interneta

Zer da

(IoT) Makinei konektagarritasuna emateko gaitasuna. Bi esparru bereizten dira:

  • IT ingurunea: ordenagailuek, zerbitzariek eta hodeiko zerbitzuek osatzen dute
  • OT ingurunea: konputazio-gaitasun mugatua duten gailuek, datuak ematen dituztenek eta makinen eta prozesuen funtzionamendua arautzen dutenek osatzen dute

Industrian, irismen laburreko teknologien (bluetooth eta beste irrati-maiztasun batzuk), irismen luzekoen eta Interneten oinarritutakoen (WiFi, 4G, 5G) erabileraz mintzo gara.

Zertarako balio du

Gehiegi berotzeko arriskua duten eta ordu askotan funtzionatzen duten makinen tenperatura kontrolatzeko (sentsoreen bidez); kamioi izozkailuetan edo hozkailuetan produktuak garraiatzean hotz-katea hausten ez dela gainbegiratzeko; gailu baten eramailea aurkitzeko…

Erabilgarria den sektoreen adibideak

  • Sentsoreak: tenperatura, hezetasuna, presioa, emaria, biskositatea eta antzeko aldagaiei buruzko informazioa jasotzeko gai diren aparailuak, fabrikazio-prozesuetan garrantzi handia dutenak. Aldagai horiek, fabrikatutako produktuetan eta fabrikazioarako erabilitako makinetan neurtzen dituzte.
  • Metrologia: piezen eta objektuen neurketaz arduratzen den zientzia, haien fabrikazio egokia egiaztatzeko (ibilgailuak, aeronautika)

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=goUBOGY4HDU&feature=emb_logo

(iturria: podcast Industria 4.0)